XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Matxin, zure itz unkigarriak aditurik malkoak datozkit begietara.

Mirestekoa da zure amak zenbateraiño ilduratu (14) Mortificar duen bere burua gure zorionbide malkortsua lautzeko.

Baiñan egia esan, norbere atsegintasunik gabeko maitasunari garratz derizkiot.

- Egiazko maitetasunak eztu norbere atsegiñik billatzen, Oneka, urkoarena baizik.

Amodioa eman egin bear da ordaiñik billatu gabe, naiz-ta emankizun orrek sakrifizio aundi bat eskatu.

Ordaiña Jaungoikoa'k ematen du, ezpaitu uzten sekula samintasunean itotzen urkoaren maitasunez bere burua ilduratu duen serbitzaria; aitzitik, zuzen-egarriz bere burua ukatu duen arimari atsegin-gozorik aundienak eman oi dizkio.

- Zure amari ere ez al-dio ukatuko pozkida zuzen ori, ongi irabazia baitu bere emankizunez.

- Jaungoikoa'k eztio ukatzen bere serbitzariari bidezkoa dena.

Ene amak beti bere semearen zoriona eta obebearra billatu du berearen gaiñetik eta urrats au eman bearra nekagarri izan ba'zaio une batean, pozgarri gerta bekio ondorenean.

- Zer ote da ama izatea!

- Dena ematea norbere aurragatik.

Ori izanen da zure eginbidea eta nirea.

Jaunak aurrak ematen ba'dizkigu.

Bekigu eredugarri ene amak nirekin egindakoa.

Bego emankizunean gure poztasuna.

Orra, amodioa! Orra, bere aunditasuna!

- Aleginduko naiz nire eginbidea ongi betetzen, Matxin.

Zurekiko emazte on bat izan gura dut eta gure aurrentzako egiazko ama.